12/03/13 Reverse order Timestamp format


  1. Arratia aldean da Korrika goiz honetan. Txorierri aldera joko du gero, eta Bilbora iritsiko da arratsaldean.

    G. Gizartea
  2. Zeanurin da lasterketa. Lainotuta dago eta fin dabil haizea, baina eguraldi ederra dago Korrikara biltzeko.

    G. Gizartea
  3. Zeanuritik irtenda, Areatza aldera goaz.

    G. Gizartea
  4. Areatzako bide aldapatsuetan, herritar ugari batu dira. Ibilgailuek ezin izan dute sartu, kale estuak izaki.

    G. Gizartea
  5. Artea igaro dugu, eta oraindik zeanuritar batzuk hemen dabiltza, lekukoaren atzetik.

    G. Gizartea
  6. Arantzazura eta Igorrera goaz. 50 bat laguneko taldea dugu kilometro luzeetan.

    G. Gizartea
  7. Dimara goaz, "aspaldiko partez". Herrian sartzen ari gara. 200 lagunetik gorako taldea badago. Ondo gabiltza denboraz.

    G. Gizartea
  8. Lemoara iritsi gara. Udal ordezkariek euskara ikasleekin batera hartu dute lekukoa.

    G. Gizartea
  9. Zornotzan gara. Herrigunera iristeko falta da oraindik, baina ehun bat lagun badira jadanik.

    J Jon
  10. Karabanarekin erreleboan ari direnek oraintxe egin dute txanda. Hiru ordu ditu aurretik orain sartu denak.

    J Jon
  11. Zornotza. Goizeko hitzordu nagusira iritsi gara. Jendeak ez du hutsik egin. Leporaino beteta daude kaleak.

    J Jon
  12. Bilbo atarian da dagoeneko Korrika, Deustuatik sartzen ari da.

    B. Berria
  13. Erdialdera iristeko bi ordu falta ditu, baina giroa nabari da kalean.

    J Jon
  14. Plaza Biribilean jarraituko diogu Korrikaren arrastoari. Petoak saltzeko ibilgailuaren aurrean dozenaka lagun ari dira pilatzen.

    J Jon
  15. Plaza Biribilera dator Korrika, Zabalburutik barrena.

    J Jon
  16. Alde Zaharrean jendetzarekin ibili eta gero, badoa Otxarkoaga aldera Korrika, Bilboko irteera bilatuz.

    B. Berria
  17. Bagoaz Galdakaora bidean. Basauri izango dugu gaurko azken hiri handia. Bihar Gipuzkoara itzuliko da lasterketa —Mutrikun sartuko da 09:30 aldean—, eta kostatik Baionarako bidea zuzen hartzen hasiko da.

    B. Berria
  18. Zortzigarren etaparen bideokronika:

    B. Berria