12/03/13 Reverse order Timestamp format


  1. Gasteizko atzokoaren eztitan, Bizkai aldera goaz. Durangaldera aurrena, eta gero Gipuzkoara, Eibar aldera.

    G. Gizartea
  2. Prentsa taldekook gaur dugu gure kilometroa. Urkiolan, mendate amaierako kilometroa izango dugu, malda handia. Nahiko lan izango da, bart Gasteizen kilometroak luzatu baizitzaizkigun gauean...

    G. Gizartea
  3. Bizkaian sartu gara. Ubiden gaude. Haur eskolako umeak atera zaizkigu bidera.

    G. Gizartea
  4. Otxandio aldera goaz. Eguneko lehen jendetza han espero dugu.

    G. Gizartea
  5. Urkiola bidean, kazetariek egin dute kilometroa. Kilometro luzea. Dozena bat pasatxo lankide joan dira, txandaka, portuan gora. Azken metroetan, furgonetetako boluntarioek zeloarekin lotu dituzte, eta elkarri itsatsita gainditu dute Urkiola.

    B. Berria
  6. Urkiolatik beherako gehiena ere egin du Korrikak, eta Durangora sartzear da. Iurreta aldera aterako da handik, 15:00etan berriz Durangon sartzeko.

    B. Berria
  7. Durangon sartzen ari gara. Jendetza handia atera da, eguraldi apartarekin.

    G. Gizartea
  8. Elorrion da lasterketa. Pixkana, Gipuzkoarako bidea hasiko du aurki. Eibarrera 18:30 aldera iritsiko da.

    G. Gizartea
  9. Berriztik irteten ari gara. Ume asko ari dira autobide pareko bidea egiten.

    G. Gizartea
  10. Mallabia igarota, Ermua dugu hurrengo geltokia. Jendetza dago zain kaleetan.

    G. Gizartea
  11. Ermutik Eibarrera bidean da Korrika. Herriko lehen 200 metroak EHUko ikasleek erosi dituzte, diru bilketa eginda.

    G. Gizartea
  12. Aurreko ostegunean handik irtenda, Gipuzkoan da berriro Korrika. Eibarren. Soraluzerako bidea hartuko du gero.

    Bideoa.

    B. Berria
  13. Elgoibarren sartu da Korrika.

    B. Berria
  14. Azkoitira iristeko ezer gutxi falta zaio lasterketari. Handik Azpeitira, gero atzera, eta Bergararako bidea hartuko du. Gauerdian sartuko da Debagoienera. Bihar Bizkaian ibiliko da egun osoan. 17:30 aldean joko du hiriburura.

    B. Berria
  15. Zazpigarren etaparen bideokronika:

    Bideoa.

    B. Berria